
[2020] Covid-19 birusak sortutako osasun krisiaren aurrean, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kideok ez dugu besoak gurutzatuta geratzeko asmorik. Birusak hankaz gora jarri ditu munduko bazter guztiak, baina egoerak ez ditu, ordea, osasun arazoak soilik sortu. Krisi sanitarioak krisi sozial sakon bat ezkutatzen du, eragin ekonomiko eta politiko larriak dauzkan krisi soziala. Guzti honen kalteak pairatu dituzten herrikide eta eskualdeko bizilagunei ahotsa emateko sortu da podcast hau. Egoera problematizatzea beharrezkoa iruditzen zaigu ondorioak agerian uzteko.Konfinamendu garai honek jarraitzen duen bitartean behintzat, astero bi saio argitaratuko ditugu, asteazken eta larunbatetan.Guk argi daukagu: isolamenduaren aurrean erantzun kolektiboa eta desinformazioaren aurrean begirada kritikoa. Ongi etorri ’Leihotik At!’ podcast programara!